2023/03/25
Apirilaren 2an, igandea, zuhaitz landaketa bat egingo dugu Ganbotxiki eta Uzkuiti artean. Goizeko 8:00etan Ataungo San Martingo plazan elkartuko gara eta ondoren 8:45 inguruan Errekabeltzeko langan. Elkarrekin ibilbide eder bat eginez igoko gara, 11:00 eta 11:30 aldera pago landaketari ekiteko. (esteka sakatu)
2023/02/24
Libre geratu dire txabolen zerrenda eta baldintzak berri honetan ikusgai.
2022/09/15
Eskerrik asko meategiaren garbiketan parte hartu duzuen guztiei
2022/09/15
Irailak 24an garbituko da zaborrez beteta dagoen Arritzagako meategi bat. Animatu!
2022/03/15
Zuhaitz eguna, animatu!
Xehetasun gehiagorako sakatu berrian.
2022/03/15
LARRE-SAILETAKO TXABOLEN EMAKIDA 2022
Datorren larrealdiari begira, Enirio-Aralarko larre-sailetan sei txabola geratu dira libre. Honen inguruko informazio gehiago Abeltzainen txokoan aurkituko duzu.
Aurkezteko azken eguna: martxoak 25
Xehetasun gehiagorako sakatu Abeltzainen txokoan.
2021/06/06
Gaur goizean hasi eta eguerdian amaitu dute Saltarriko leizearen garbiketa lana, orotara 1459,6Kg atera dira.
2021/06/02
Azken ordukoa!
Leize garbiketa ekainaren 6an
Larunbateko eguraldi iragarpenak ez dira onak, iganderako aldiz eguraldi paregabea espero dugu, honenbestez Saltarriko garbiketa egun bat atzeratuko da. Ekainaren 6an egingo da. Lanak ongi antolatzeko, bertaratzeko asmoa duten elkarte edo norbanakoen baieztapena posta elektronikoz bidaltzea eskertuko genuke, enirio-aralar@ordizia.eus helbidera hain zuzen. xehetasun gehiagorako sakatu hemen.
2021/05/21
Ekainaren 6an egingo da Saltarriko leizearen garbiketa, xehetasun gehiagorako sakatu izenburuan.
2021eko AURREKONTUA
2021/04/12
Mankomunitateak 2021ko martxoaren 24an egindako ez-ohiko Zuzendaritza Batzarran 2021 urteko ekitaldirako Aurrekontu Orokorra, plantila organikoa eta lanpostuen zerrenda hasieraz onartu zituen; orain onartutakoa jendeaurreko erakusketan jartzen da, 15 egunetan, erreklamazioak aurkezteko aukera emanaz. GAOko iragarkia hemen
2021/03/27
EHNE, ENBA eta Aralarko baserritarren elkarteak Mankomunitatearekin harremanak etetea erabaki ondoren lehendakariak egin dituen adierazpenak eta Mankomunitatearen idatzia.
2021/03/25
Enirio Aralar Mankomunitateak 2021 ekitaldirako aurrekontuak onartu ditu eta webgunea estreinatu du.
(Irakurtzen jarraitzeko klikatu izenburua)
2021/2/25
LARRE-SAILETAKO TXABOLEN EMAKIDA
Datorren larrealdiari begira, Enirio-Aralarko larre-sailetan zortzi txabola geratu dira libre. Honen inguruko informazio gehiago Abeltzainen txokoan aurkituko duzu.
Eskaeren epea pasata dago
2021/2/2
2021eko larrealdirako larre eta txabolen Ordenantza betetzen duten eskaerei buruzkoa
Enirio-Aralarko Mankomunitateak kaleratu duen prentsa oharra irakurri nahi baduzu sakatu esteka honetan.
2021/1/1
Ezagutu ezazu EAMren webgunea
Enirio-Aralarko Mankomunitateak gardentasunaren bidean aurrerapauso handi bat eman du Enirioaralar.eus ataria sortuz. Bertan, herritarren eskura izango dira Mankomunitatearen batzarretako aktak, aurrekontuak eta kudeaketarako bestelako dokumentu eta araudia. Horretaz gain, Aralarko erabiltzaile ezberdinentzat baliagarriak izan daitezkeen inprimakiak ere aurkituko dira.
Ez da soilik kudeaketara bideraturiko atari bat izango; webgune honetan Aralarko natura, historia eta bestelako gaien inguruko azterketa ugari aurkituko ditu interesa izan dezakeen edonork.
Mugikor bidez zein ordenagailu bidez edozein kontsulta egiteko aukera izango da, eta Mankomunitateak hartu-eman estua sortu nahi du mendizaleen, abeltzainen zein bestelako erabiltzaileen aldetik. Ongi etorriak izango dira edozein motatako argazki, bideo edota bestelako aipamenak ere.