Ordua eta lekua: Urriaren 27an goizeko 8:00etan Ataungo San Martin auzoko plazan.
Bestela: Goizeko 9:00-9:30 inguruan Oiduiko saroian.
Xehetasunak:
2023ko deialdian garbitu behar genuen leizearekin jarraituko dugu. Iaz uste baino zabor gehiago topatu genuen eta 2024an jende gehiagoren laguntzarekin jarraitzekotan geratu ginen.
Azken urteetan egin den moduan, bolondresen laguntza ezinbestekoa izango da, horregatik, Mankomunitateko herritarrei bertaratzeko deia egiten diegu. Enirio-Aralarko Mankomunitateak eskertuko luke inguratzeko asmoa duten elkarte edo norbanakoen baieztapena posta elektronikoz bidaltzea, enirioaralar15@gmail.com helbidera hain zuzen.
Ez ahaztu eguraldiaren araberako erropa, mendiko oinetakoak, eskularruak eta ura ekartzeaz. Hamaiketakoa Mankomunitateak prestatuko du.
Enirio-Aralarko Mankomunitatea