Oiduiko leizeen garbiketa egiteko auzolan deialdia


Oiduiko leizeen garbiketa. 

Auzolan deialdia 

Ordua eta lekua: Irailaren 30ean goizeko 8:45tan Ataungo San Martin auzoko plazan.

Bestela: Goizeko 10:00etan Oiduiko saroian.


Xehetasunak: 

2023ko deialdi honetan, hamarkada askotan pilaturiko zaborra ateratzea espero da. Leizeak lehengoratzeko lanak, beste behin, Felix Ugarte espeleologia taldeak gidatuko ditu.

Azken urteetan egin den moduan, bolondresen laguntza ezinbestekoa izango da, horregatik, Mankomunitateko herritarrei bertaratzeko deia egiten diegu. Enirio-Aralarko Mankomunitateak eskertuko luke inguratzeko asmoa duten elkarte edo norbanakoen baieztapena posta elektronikoz bidaltzea, enirioaralar15@gmail.com helbidera hain zuzen. 

Ez ahaztu eguraldiaren araberako erropa, eguzkitik babesteko krema, kapela, mendiko oinetakoak, eskularruak eta ura ekartzeaz. Hamaiketakoa Mankomunitateak prestatuko du.


Enirio-Aralarko Mankomunitatea