Irailaren 24an egingo da Arritzagako meategiaren garbiketa. Urtetan zehar pilatzen joan den zabor ugari ikusi daiteke bertan, eta eremu hau lehengoratzeko lanetan Felix Ugarte espeleologia taldeak gidatuko gaitu.
Enirio-Aralarko Mankomunitateak lehengoratze lan hauetan parte hartu nahi duen orori, laguntzeko gonbitea luzatzen dio. Parte hartzaile guztiok goizeko 9etarako Buruntzuntzin-en egotea eskertuko genuke. Horretarako, eta ibilgailuak partekatzeko helburuarekin, goizeko 8etan Amezketako plazan egingo da lehen elkartzea. Enirio-Aralarko Mankomunitateak eskertuko luke bertaratzeko asmoa duten elkarte edo norbanakoen baieztapena posta elektronikoz bidaltzea, enirioaralar15@gmail.com helbidera hain zuzen.Â
Ez ahaztu ura, hamaiketakoa, eguzkitako krema eta kapela hartzeaz!
Enirio-Aralarko Mankomunitatea