AUZOLANERAKO DEIA OIDUKO LEIZEAN
Enirio Aralar Mankomunitatetik deialdia zabaltzen da Oiduiko leizearen garbiketan laguntzeko.
Eguna: 2026eko, irailak 26, larunbata
Ordua: Goizeko 8:00etan
Lekua: Ataungo udaletxea eta eliza aurreko plazan
*Zuzenean igoko direnak: 9:00 Oiduin
Xehetasunak:
Oiduiko haitzulo baten garbiketarekin jarraituko dugu hirugarren urtez jarraian. Aurreko urteetan sarrerako zaborra bildu ostean, oraingoan barrutik zabor tona batzuk aterako ditugula uste dugu.
Lan hau egiteko auzolanean aritzea ezinbestekoa izango da. Kide batzuk barruan egongo dira baina beste batzuk kanpoko sailkapen lanak egiteko ere ezinbestekoak izango dira.
Felix Ugarte Elkarteko kideek gidatuko dute ekintza eta bazkaria Oiduiko txabola batean egingo dugu. Bazkaria doan izango da noski.
Ekarri beharrekoa: eguraldiaren araberako jantzi aproposa, mendiko botak eta ura. Barrura sartu behar direnek laneko buzoa ekarri beharko dute, baita kopetargia eta kaskoa ere.
Errekabeltzera autoz doana goizeko ZORTZIETAN Ataungo San Martingo plazan egon beharko da. Bestela 9etan Oiduin geratuko gara.
ASEGURUA egin behar dugunez abizenak eta NANa eskatu beharrean gaude.
https://forms.gle/9c43LHXygRm4jrGQ8
Mila esker izena emateagatik