SARNARI AURRE EGITEKO PLAN SANITARIOA

Enirio-Aralar Mankomunitatera ardiak bidaltzen dituzten artzainek adierazi zuten azken urteetan sarna asko hedatu zela Mankomunitateko lurretan ibiltzen diren ardien artean eta artaldeen egoera oso txarra dela. Honen aurrean, Mankomunitateak bilera batera deitu zituen artzainak eta bertan adostu zen gaixotasuna mozteko beharrezkoa zela artzain guztiek tratamendu berdina jarraitzea modu bateratuan.


Ondoren, beste bi bilera egin dira, eta bitartean, Mankomunitateak albaitari bat kontratatu du, ustialeku guztiak bisitatu, muestrak hartu, eta analisiak egiteko. Azterketa honetatik, albaitariak berretsi du oso zabalduta dagoela gaixotasuna. Albaitariak gaixotasuna mozteko jarraitu beharreko pautak eman ditu, eta behin hauek ezagututa, 2024ko apirilaren 12an egin zen bileran bi fase izango dituen tratamendu hau onartu zen artzainen eta Mankomunitatearen artean:


1. FASEA:

- Maiatzak 1 baino lehen, artaldeko ardi guztiak tratatu beharko dira eta honetarako bi modu daude:

- Artaldeko ardi guztiak aldi berean tratatu behar dira eta ardi bakoitzari bi dosi emango zaizkio, bai indizioaren kasuan eta bai dutxaren kasuan. Lehenengo dositik bigarren dosira 8 eguneko tartea utzi beharko da.

- Behin tratamentua eginda, hau egin izana justifikatu beharko da. Tratamentua albaitari batekin egin bada, tratamentua egin izanaren albaitariaren ziurtagiria entregatu beharko zaio Mankomunitateko guardari. Tratamentua norberak egiten badu, medikamentuak erosi izanaren fakturak entregatu beharko ditu.

 

2. FASEA:

-Uztailaren 15etik 31ra berriro ardi guztiak tratatu beharko dira. Oraingoan indizio bidez egin beharko da tratamentua ardi guztiei IVERMECTINAREN 2 dosi emanda. Lehenengo dositik bigarren dosira 8 eguneko tartea utziko da.

-Behin tratamentua eginda, hau egin izana justifikatu beharko da guardari medikamentuen fakturak emanda edo albaitari baten ziurtagiri bidez.

 

Badakigu artzainentzat denbora eta diru aldetik kostea izango duela honek guztiak, baina gaixotasunari aurre egitea eta hedatzea galaraztea ezinbestekoa da.

 

Mankomunitatetik, saiatu gara albaitariaren eta analisien kostuak gure gain hartuz laguntzen, eta espero dugu denon ahaleginarekin sarna menperatzeko gai izango garela.

 

Edozein zalantzen aurrean idatzi enirio-aralar@ordizia.eus helbidera.


Enirio-Aralarko Mankomunitatea