Zuhaitz landaketa


Mendi irteera + zuhaitz landaketa Enirio-Aralarko Mankomunitatean  

Apirilaren 2an, igandea, zuhaitz landaketa bat egingo dugu Ganbotxiki eta Uzkuiti artean. Landaketa hau Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin gauzatzen ari garen mendien babeserako  proiektuaren parte da eta goi larreetan mendizaleentzat zein abere eta beste bizidunentzat babes eremuak sortzea eta lurzoruen erosioa ekiditea ditu jomugen artean.


Goizeko 8:00etan Ataungo San Martingo plazan elkartuko gara eta ondoren 8:45 inguruan Errekabeltzeko langan. Elkarrekin ibilbide eder bat eginez igoko gara, 11:00 eta 11:30 aldera pago landaketari ekiteko.


Animatuko diren bolondresentzat hamaiketakoa izango da eta norberak bere kantinplora igotzea gomendatzen da, oinetako egokiak eta aldatzeko zerbait ere. Landaketa lanerako tresnak Mankomunitateak jarriko ditu.


Enirio-Aralarko Mankomunitateak eskertuko luke bertaratzeko asmoa duten elkarte edo norbanakoen baieztapena posta elektronikoz bidaltzea, enirioaralar15@gmail.com helbidera. Aurreikuspenak onak badira ere, eguraldi txarrak behartuta aldatu beharrik izango balitz, www.enirioaralar.eus webgunean jakinaraziko dugu. 


Enirio-Aralarko Mankomunitatea


Laburbilduz:

Elkartze lekua eta ordua: 8etan San Martingo plazan edo 8:45etan Errekabeltzeko langan.

Eraman beharrekoa: Ura, aldatzeko erropa eta oinetako erosoak.