Arritzagako Meategiaren garbiketa

Ordizia 2022/09/24


ARR19 meategiaren garbiketa

15 bolondres izan dira gaurkoan Arritzagako bailaran lanean. Felix Ugarte Elkartea izan da beste behin garbiketaren gidaritza eraman duena eta parte hartu duten bolondresen artean Landarlan Ingurumen elkarteko, Buruntzuzin elkarteko, Aralar Bizirik plataformako eta Otsotarrak Elkarteko kideak izan dira. 


ARR19 meategia, leize itxura daukan meategi estu bat da. 5 metroko sakoneran hasi gara lanean eta ia 9 metrotako sakoneran amaitu dugu lana. Hau da, 4 metroko sakonera hartzen zuen zabor bolumena atera dugu barrunbe hontatik. Behin punturik sakonenera iritsi garenean kobre-hondarrak topatu ditugu, honenbestez meategiaren azken zatira iritsi garela ondorioztatu eta lanak amaitutzat eman ditugu. 


Osotara 507Kg zabor atera ditugu, hona hemen bertatik atera ditugun hondakinen laburpena:

Bolumenari dagokionean, zaku gehienak metal eta plastikozko ontzi eta poltsaz bete ditugu. Errefusa ere ugari topatu da, batez ere oinetakoz eta bereiztu ezin daitezken hondakinez osatua. Txatarra eta beiraren kasuan, pare bat zaku atera dira eta gainontzekoan pilak, bateriak eta xiringak izan dira. 


Eskerrik asko beste urte batez Aralarko barrunbeen garbiketan parte hartu duzuen guztiei. Mankomunitateak urtero Aralarko barrunbe bat garbitzeko helburuarekin jarraituko du. Hona hemen gaurko lanaren zenbait argazki: