ENIRIO-ARALARKO MANKOMUNITATEAREN OHARRA
Iragan abuztuaren 22an Errekabeltzeko langan aparkatuta zegoen auto bati eraso egin diote lau gurpiletako balbulak moztuz.
Gainera, herritar hauek larrialdi bat izan eta autoaren beharrean aurkituta, ezin izan zuten hura erabili.
Mota honetako eraso batek arduragabekeria eta errespetu falta besterik ez du erakusten, jarrera erabat tamalgarria hain zuzen. Enirio Aralarko Mankomunitatetik, ekintza hau salatzeaz gain, bizikidetza eta errespetuaren aldeko deia egiten dugu.
Azkenik, erasoa jasan duten herritar hauei gure babes eta elkartasun osoa adierazten dizkiegu. Aldi berean, Mankomunitatearen esku dauden baliabideak eskaintzen ditugu beharrezko den guztirako, kasua argitu eta honelakorik berriz ez gertatzeko helburu garbiarekin.
2024ko abuztuaren 27an
Enirio-Aralarko Mankomunitatea