Saltarriko leizearen garbiketa

Ordizia 2021/05/21


SALTARRIKO LEIZEAREN GARBIKETA

Azkenean ekainaren 6an egingo da Saltarriko leizearen garbiketa. Urtetan zehar pilatzen joan den zaborrez beteta dago leizea eta eremu hau lehengoratzeko lanetan Felix Ugarte espeleologia taldeak gidatuko gaitu.

Lehengoratze lan hauetan parte hartu nahi duen orori Enirio-Aralarko Mankomunitateak lan hauetan laguntzeko gonbitea luzatzen die, kasu horretan parte hartzaileek goizeko 9etarako Saltarrin egotea eskertuko genuke. Egin beharrekoak ongi antolatzeko, Enirio-Aralarko Mankomunitateak eskertuko luke bertaratzeko asmoa duten elkarte edo norbanakoen baieztapena posta elektronikoz bidaltzea, enirio-aralar@ordizia.eus helbidera hain zuzen. 

Ez ahaztu ura, hamaiketakoa, eguzkitako krema eta kapela hartzeaz!

Eskerrik asko aldez aurretik parte hartzera animatu zaretenei.

Enirio-Aralarko Mankomunitatea