Eskerrik asko guztiei!

BIDEOA

Aralar 2021/06/06


SALTARRIKO LEIZEAREN GARBIKETA

Gaur goizean gauzatu da Saltarriko leizearen garbiketa. Gipuzkoako Mendi Federazioko, Landarlan Ingurumen Elkarteko, Aitzkorri Mendi Elkarteko, Aralar Bizirik Plataformako eta Otsotarrak elkarteko kideak 5 orduz aritu dira elkarlanean Felix Ugarte Elkarteko espeleologoen gidaritzapean. 

Leizea oso txikia den arren zabor pilaketa handia zegoen bertan eta orotara 1459,6Kg atera dira. Pisuari dagokionean, errefusa izan da kantitate handienean atera dutena, bolumenean ordea plastikoak eta latak. Aipagarria baita ere beira kantitatea.

Leizearen leheneratzea Mankomunitatearen ekintzen artean zegoen eta elkarte ezberdinen elkarlanari esker gauzatzea lortu da. Eskerrik asko garbiketan parte hartu duzuen 23 kideei.

Enirio-Aralarko Mankomunitatea