Aurten ere, zuhaitz eguna medio, goiko mendietako hektarea bat pago-landareekin tartekatu da eta bueltan behar duen itxitura jarri zaio. Hain homogeneoa den inguru zabal honetan, landaredi desberdina duten guneak sortzeak aniztasuna bultzatuko du, eta mendi-ekosistema hauen egonkortasuna eta etorkizuna sendotu.
Enirio-Aralarko Mankomunitatea