AUZOLANERAKO DEIA OIDUKO LEIZEAN
Enirio Aralar Mankomunitatetik deialdia zabaltzen da Oiduiko leizearen garbiketan laguntzeko.
Eguna: 2025eko, azaroak 2, igandea
Ordua: Goizeko 8:30etan
Lekua: Ataungo udaletxea eta eliza aurreko plazan
Ez ahaztu eguraldiaren araberako erropa, mendiko oinetakoak, eskularruak eta ura ekartzeaz. Hamaiketakoa Mankomunitateak prestatuko du. Atxurra eta/edo pala gerturatu.
Xehetasunak:
Azken urteetan egin den moduan, bolondresen laguntza ezinbestekoa izango da, horregatik, Mankomunitateko herritarrei bertaratzeko deia egiten diegu. Enirio-Aralarko Mankomunitateak eskertuko luke inguratzeko asmoa duten elkarte edo norbanakoen baieztapena hurrengo telefonora deituz egitea:
Axel Garcia Audikana (Enirio Aralar mankomunitateko kudeatzailea)
669467027