Lehendakariaren adierazpena

Ordizia 2021/03/27


LEHENDAKARIAREN 

ADIERAZPENAK

EHNE, ENBA ETA ARALARKO BASERRITARREN ELKARTEAK MANKOMUNITATEAREKIN HARREMANAK ETETEA ERABAKI ONDOREN LEHENDAKARIAK EGIN DITUEN ADIERAZPENAK

Harremanak eteteak tristura eragiten dit, handia, eta orain arte bezala elkarlanerako deia egin nahiko nuke, elkar ulertzera derrigortuak gaude eta. Baina Mankomunitatea tokiko administrazio bat da, eta bere arauak ditu. Zentzu horretan, aurreko legegintzaldian onartutako ordenantza dago indarrean, sindikatu eta abeltzainekin landutakoa gainera. Ez da aldaketarik egon, ordenantza aplikatu da, besterik ez, kontrakoa prebarikatzea litzateke. Aldatu den gauza bakarra GFAk inbertsioak %100an gehiago finantziatuko ez dituela erabakitzea da, eta kofinantziazio bidez  Mankomunitateko udalerriek onartu dugu ekarpena handitzea inbertsioak mantendu ahal izateko. 

Ordenantzek ustialekua Mankomunitatea osatzen dugun udalerrietatik kanpo dutenei ez die ganadu larririk igotzen uzten, baina ardiak bai. Beraz, artaldeak igo daitezke, baina behi eta behorrik ez. 134 eskaeretaik, 10 baino ez dira egoera horretan daudenak, eta 7k erreklamatu dute. Mankomunitatearen idazkariak erreklamazioak txosten juridikoan aztertu ditu eta ezin direla onartu ondorioztatu du. Bukatzeko, esan badirela artzain eta abeltzainak ordenantza aplikatzeko eskatu dutenak ere, azkenean laguntzen banaketan ordenantza betetzen dutenak galtzen ateratzen direlako, mugak gainditzen dituztenek gehiago jasoko baitute.