Iragan urriaren 18an artzain zaldibitar baten autoari lau gurpilak zulatu zizkioten aparkatuta zuela.
Eraso honen aurrean abuztuko Errekabeltzeko erasoaren aurrean esandakoa berrestea dagokigu.
Mota honetako eraso batek arduragabekeria eta errespetu falta besterik ez du erakusten, jarrera erabat tamalgarria hain zuzen. Enirio Aralarko Mankomunitatetik, ekintza hau salatzeaz gain, bizikidetza eta errespetuaren aldeko deia egiten dugu.
Azkenik, erasoa jasan duen artzainari gure babes eta elkartasun osoa adierazten dizkiogu. Aldi berean, Mankomunitatearen esku dauden baliabideak eskaintzen ditugu beharrezko den guztirako, kasua argitu eta honelakorik berriz ez gertatzeko helburu garbiarekin.
2024ko urriaren 29an
Enirio-Aralarko Mankomunitatea