Administrazio-antolamendua
Enirio-Aralarko Mankomunitateak indarrean dituen estatutuak 1954an onartu ziren, eta ordutik ez dira aldatu. Estatutuek Mankomunitateko gobernua, disposizioa eta administrazioa, ahalmen guztiekin, Zuzendaritza Batzarrari ematen diote, hau da, 15 herrietako alkateei edo haien ordezkoei, batzarrean biltzen direnean. Horren barruan, lau kide dituen Batzorde Iraunkor bat ere aipatzen du.
Argi dago eguneratu beharreko estatutuak direla, egungo legeei egokitzeko, batetik, eta Mankomunitatean izan diren aldaketekin bat egiteko, bestetik. Adibidez, 1821ean bueloa eta birpoblatzeko eskubidea 15 herrien artean banatu zeneko akordioa jasotzen du. Banaketa akordio hori 2009an desegin zen, eta, orduz gero, basoak ere Mankomunitatearen ondasun patrimoniala dira.
Egungo batzarkideak:
Lehendakaria:
Adur Ezenarro (Ordizia)
Lehendakarikidea:
Iñaki Amundarain (Amezketa)
Batzarreko kideak
Abaltzisketako Udaletik: Jon Zubizarreta
Altzagako Udaletik: Iñigo Olano
Aramako Udaletik: Luis Garmendia
Ataungo Udaletik: Naiara Munduate
Baliarraingo Udaletik: Juan Mari Iturrioz
Beasaingo Udaletik: Leire Artola
Gaintzako Udaletik: Ignacio Javier Garmendia
Ikaztegietako Udaletik: Beñat Diaz
Itsasondoko Udaletik: Iñaki Aizpuru
Lazkaoko Udaletik: Aitor Altuna
Legorretako Udaletik: Zelai Amenabarro
Orendaingo Udaletik: Xabier Lekue
Zaldibiako Udaletik: Xabier Irastorza