ENIRIO-ARALARKO MANKOMUNITATEA
"Mancomunidad de las Uniones de Amézqueta y Villafranca",
Aspaldidanik nonbait Amezketa eta Ordiziako 'Unioek' Enirio-Aralarko baso eta larreak erabiltzen zituzten. Gipuzkoa, 1199an, Gaztelako Koroara elkartu zenean, mendi horiek Gaztela Koroako ondare izatera pasatuagatik, nonbait, bertakoek lehen bezala erabiltzen jarraitu zuten.
1400ean Gaztelako erregea zen Enrique III-ak Juan de Amezketa-ri utzi zizkion, baina bi Unio horiek emakida horren kontra azaldu ziren eta beraien eskubideak onartzea lortu, Juan de Amezketa-ri, 1400 florin ordaindu ondoren, 1409-an.
Enirio-Aralarko Mankomunitatea hamabost herrik osatzen dute eta 3.359 Ha-ko azalera duen lursailaren jabetza izateaz gain, Erakunde lokala da eta bere eskumenen artean dago lur hauek administratzea.